XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau da, Iraultza giroan beharbada oso konkretu hitzegitea zirudien kulturaren funts klasistaz, proletargoaren jeinuaz, izpiritu kolektibuaz, etab. aritzeak.

Baina situazioak ematen zien konkretutasun hori.

Gai horietxek berak ekonomian, politikan nahiz egunoroko bizitzan zedukaten esanahiaren urbiltasunak.

Bestela, egia horiek, egiak izan arren, arruntegiak dira zientzietarako, ta arruntegiak jokabide konkreturik erabakitzeko ere.

Urbiltasun hori, izan ere, begitasunezkoa da, lilurazkoa.

Espejismo bat eta ilusioa.

Hitz horien esanahi funtzionala zeharo ezberdina bait da, ekonomiaren ala literaturaren mailan aritu.

2.1 Arte proletario / arte burges.

Proletkulturalistak ekonomiaren indar determinanteaz sinets-sinetsita zeuden.

Eta indar hori, inolako mugadurarik gabe, positibutzat zedukaten.

Gasteven teoria psikologikoetaraino denak ailegatu ez arren, funtsean sinesmen hori proletkulturalisten fede jenerala da.

Eta ez zuten mugatzen eragindura hori: noraino ailegatzen den eta literaturan eragipen hori non agiri ez den.

Eragin hori zein kondiziotan nabari den.

Eta eragipen horrekin zer esplikatzen den eta zer ez.

Horrela ilun gelditzen da arte burges eta arte proletario esaerekin, zehazki zer adierazi nahi den.